Animaliak paper garrantzitsu bat betetzen dute gure etxean. Gure bezeroak beraiekin egon daitezke, paseatzera atera, jaten eman eta beraien ohiturak eta jakinminak ikasi.

Mendi berdez eta itsaso urdinez inguratuak, Euskal Herriko pottokak aurki ditzakezu, askatasun osoan ahuntzak, ardiak, untxiak… denak arraza txikikoak, angorako ahuntzak eta euskal txerriak.

cabras_y_ovejas_maddiola_san_sebastian

<<Ditugun abere guztiak oso lasaiak eta maitagarriak dira, gazteak direnean orduak pasa ditzakezu beraiei begira; ogia eman eta besoetan hartu. Gure Pili eta Mili bi txerri dira eta egun guztia janarian pentsatzen pasatzen dute. >>

animales_agro_conejos

alpacas_alpacas_peru_agroturismo_maddiola

<<Bestetik, animali bitxi bezala alpakak ditugu, llamen famili berekoak, Perukoak. Urtean behin ilea mozten zaie eta salmentan dugu nahi izanez gero. Zeharo lasaiak dira eta ez dute txisturik botatzen. Sokaz ibili daitezke.>> Edurne Iriondo, Maddiola-ko arduraduna.