Ongi etorri Maddiolara,

leku lasai eta liluragarri batera, itsaso eta mendi bistekin.

Etxea,

eraikuntza berriko eraikina, harriz,egurrez eta errustiko estilokoa, Donostiako udal- terminoan kokatua; 2004ean eraikia. Mendi eta itsasoz inguratua berdegunez inguratua ,Gure larreak, alpakei, ahuntzei, ardiei, untxi nanoei, angorako ahuntzei, euskal txerriei eta pottokei (euskal ponia) zuzenduta daude. Haiekin bizi izateko aukera izango duzu, paseatzera atera, ikasi eta jaten eman.

6 logela eta 2 apartamentu dauzka, denek bere komuna eta terraza indibidualarekin, egongela bat bezero guztientzako bere telebista eta tximiniarekin, estalitako terraza bat gosarientzako, terraza ireki bat mahaiekin eta SPA (sauna lehorra, bainu turkoa, jacuzzia eta hainbat masaje desberdin). Berogailua zoru berokoa du etxe guztian.

Eraikineko egongela, logelak eta komunak turismoko ailegarritsun eredua betetzen dute. Energia berriztagarriak (energia berdea) erabiltzen ditugu guk gure energia sortuz eta beraz, ingurugiroarekin arduratsuak gara.

Maddiolan ez duzu lasaitasunaz bakarrik disfrutatuko, inguruko leku desberdinak ezagutzeko aukera ere izango duzu, hondartza politaz disfrutatuz, erruta eta ibilaldi desberdinak eginaz.

Jarduera desberdinak egiteko aukera duzue inguruan: mendi ibilaldiak (Santiago bidea), surfa, bela, arrantza, zaldi paseoak, eskalada, urpeko jarduerak edo bizikletarekin. Horrez gain, kultura gastronomiko handiaz disfrutatzeko aukera izango duzu pintxo eta euskal sukaldaritzaz.

Establezimenduaren hizkuntzak: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.