Gure identitatearen barne – barnean daramagu. Pintxoak Euskal Herriko sukaldaritzan leku garrantzitsu bat betetzen dute. Mokadu goxoa, benetan ederra! Inguruan ditugun jatetxeak 16 Michelin izar edukitzera iritsi dira, Donostia baita duen azalerarekin izan gehien dituen ingurunea.

Sukaldaritzak Kantauri itsasoko arraiak eta itsaskiak erabiltzen ditu, lurretik ateratako barazkiak eta bertako animalien haragia. Bertako eta garaiko produktuak erabiltzen dira gure sukaldaritzan.

maddiola_gastronomia_productos_de_la_tierra

  • Udaberrian, bertako antxoak, berdela, arkumea, Idiazabal gazta, ilarrak, babak, orburuak, zainzuriak, etab.
  • Udaran berriz, hegaluzea, sardinak, Ibarrako eta Gernikako piparrak, tomateak eta lekak.
  • Udazkenean, Onddoak, zizak, perretxikoak, odolkiak, ehizako produktuak besteak beste.
  • Neguan berriz, babarrunak bere odolki aza eta piparrekin, txangurroa, gaztainak, mamia, intxaurrak eta sagarrak.

Bertako platerak:
Txangurroa labean, legatz kokotxak, legatza saltsan, txirlak saltsan, txipiroiak bere tintan, bisigu errea eta ahal duenak Aginagako angulak.

maddiola_cocina_vasca_gastronomia_asador

Informazio gehiago:

San Sebastián Turismo