Maddiolak Donostia barruan duen kokapen bereziari esker, naturaz eta inguruaz gozatzeko aukerak ematen ditu Donostiako erdigunetik 6km-tara.

Etxera iritsi bezain laster, bertan egongo gara behar duzun informazio zehatz guztia emateko, bai gastronomiaren inguruan, kirolaz, kulturaz, naturaz… Gidaliburu bat jasoko duzu erruta, mapak eta liburuxka desberdinekin. Zuen zalantza guztietan lagunduko dizuegu!

agroturismo_maddiola_aparcamiento

Donostia, Gipuzkoakohiriburuak, 3 hondartza dauzka, Ondarreta, kontxa eta Zurriola (Tripadvisor-en erabiltzaileen arabera, Europako hamargarren posizioa hartzen du). Bertan, surfeko kurtsillo desberdinak egin daitezke hondartzako lasaitasunaz disfrutatzeaz gain.

Inguruko herrietan ere hainbat hondartza desberdin aurki ditzakezu; horien artean, Zarautz, Getari eta Mundakan (bertan munduko surfeko hainbat txapelketa egiten dira urtean zehar).
Horrez gain, hiriak kultura gastronomiko handia ezkutatzen du, euskal sukaldaritza eta pintxo tipikoak hain zuzen ere.
Aipatzekoa da hiriaren eta inguruko herrien eskaintza kultural zabala ( San Temo museoa, Balenciaga museoa (Getarian), Aquarium, haize orraziak, Artzai onaren katedrala, zientzia museoa… Horregatik Donostia 2016ko hiri kulturala bihurtuko da.

Inguruaz eta naturaz disfrutatu nahi baduzu makina bat gomendio dauzkazu. Mendi ibilaldiak egiten has daiteke etxetik bertatik, bai oinez bai bizikletaz. Horrez gain, arrantza, zaldi ibilaldiak edo parapentean hegan egin daiteke.
Ahaztu gabe, Maddiolan bertan orduak pasa daitezke animali desberdinez disfrutatzen, jaten emanez eta beraien ohiturak ikasiz.