Ekintzak
Maddiola Mendizorrotzeko parke naturalean dago. Inguruan
gozamenerako txoko paregabeak ditu oinez nahiz txirringaz
paseatzeko, bi lagunentzako parapente batean airetik paisaia
ikusi eta miresteko...
Pottoka, gal zorian dagoen euskal zaldi mota, gurean gertu
ikusteaz gain laztandu eta jaten emateko aukera izango duzu,
oso etxeko eta otzanak baititugu. Eta pixka bat ibiliz gero
Donostia eta Zarauzko hondartzak ere hurbil daude. Urrunxeago
baita Mundakakoa ere surfa egiteko itsasertz paregabea duena.
|