Aukeraz beteriko ingurunea

Zer egin?

Kultura

Donostia kultura mailan ezaguna bada, are eta gehiago 2016an Europear Hiri Kultural izendatu zutenetik. Bertakoak antzerkiaz, dantzaz, musikaz (Jazzaldia, hamabostaldia), zineaz (Donostiako zinemaldia, fantasiazko eta beldurrezko festibala, giza eskubideena, surfarena, etab) disfrutatu dezakezu urte osoan zehar.

Museoez ere ondo horniturik gaude: Donostian San Telmo museoa, Aquariuma, Itsas museoa eta Getarian, Balenciaga museoa.  Bertako elizak eta katedralak ere ezagunak dira; besteak beste, Artzai onaren katedrala, Azpeitiko santuarioa, Aranzazukoa, Antiguako ermita…

Ezaguna da ere Eduardo Txillidaren haize orrazia eta bertako sukaldaritzako unibertsitatea Basque Culinary Center delakoa; bertan, unibertsitateko ikastaroaz gain, 1000 gai ezberdin ukitzen dituzten sukaldaritza ikastaroak antolatzen dira.

Aipatu beharra dago, urtean zehar ospatzen diren jai ezberdinak, hauen artean:

  • Urtarriak 20
  • Donosti eguna
  • Iraileko estropadak
  • Su artifizialen txapelketa
  • Abuztuan, Aste Nagusia
  • Euskal Jaiak…
grastronomia donostia gipuzkoa