Aukeraz beteriko ingurunea
Zer egin?




Natura eta Kirola
Maddiola Mendizorrotz parke naturalaren barnean dago. Badira inguruan oinez eta txirringaz egin daitezken ibilaldi desberdin; bertatik ere Santiago bidea igaro da.
Inguruan, Zumaia, Deba eta Mutrikuko Flysch-a bisitatzeko aukera ere bada; oinez edota txalupaz. Hiru herrialde hauek Euskal kostaldeko geoparkea osatzen dute; Europako sarean sartua dagoena.
Kirola ere hirian zehar benetako jarraipena duen zeregina bezala ikusten da. Bizikletaz, patinez, korrika, oinez…
Bisitatzen gaituen orok honetaz ohartzen da.
Hiri hondartzek (Ondarreta, La Kontxa eta Zurriola) surfa praktikatzeko aukerak ematen dizkizu (kursiloak egiteko aukera dago urte osoan zehar).
Hiri osoan zehar bidegorri izeneko bideak daude bai bizikletaz eta baita patinez ibili ahal izateko. Hirian alokairu puntu desberdinak dituzu, dBizi proiektuan kontsultatu dezakezu.
Badira, bestetik, Donostia-Behobia oso ospetsua egin den erdi maratoia, maratoia bera, triatloia eta bestelako froga desberdinak.
Nahi duenak ere gure inguruan parapentean hegan egin dezake.

